XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2) Ez dute teltsonik.

3) Prosomak, kelizero txiki bi, beste pedipalpo txiki pare bat, normalean zazpi segmentudun lau pare zango eta gehienetan hatzazal pare bat ditu.

4) Prosomak begi sinpleak edo bakunak eduki ditzake.

A.- Oribatidoak.

a.- Animalia helduak edo nagusiak, gehienetan indartsuki korazaturik eta koloraturik daude; sarritan, globulantzeko itxura daukate.

b.- Beren gnatosomaren (ahoa daraman prosomaren sabelalde ko zatia) bizkarraldea, gehienetan, gutxiago edo gehiago garatuta dauden horrixka biz eta hiru pare ile ikuskorrez babesturik dago.

Hauen atzetik trikobotrioak izeneko pare bat organo pseudostigmatiko daude.

c.- Batzuk, albo bietako erdikaldean hego antzeko zabalguneak dituzte.

d.- Ez dute begirik.

B.- Mesostigmatuak.

a.- 200-2000um-tako tamainakoak.

b.- Gehienak, indartsuki esklerifikaturik dauden tegumentuz osotutako oskol gorri edo marroiak dituzte.

Generalean, itxura eliptikoa dortsobentralki lautua dute.

c.-.Ez dute begirik.

d.- Gnatostomaren atzean eta bere ondoan, alde sagital-bentralean, tritosternum-a nabaritzen da.

II.- Kolenboloak.

1) Hego gabeko hexapodoak.

2) Aho-piezak ia guztiz izkutatuta daude buru barruan.

3) Salto egiteko aparatu berezia, furka delakoa, hirugarren lakain abdominalean kokatzen da.

4) Antena lau segmentodunak.

5) Abdomin sei lakainduna: Lehenak hodi bentral bat du, bigarrenak furka finkatzen den dispositiboa eta hirugarrenak furka darama.